XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batetik, arrazoiari dagokion legea da.

Lege horri naturala deitzen dio.

Bestetik errebelazioaren bitartez erakusten zaigun legea dago.

Lege hau Jainkoarena da.

Denak, kristau ez direnak ere, erdiesten dira lege naturalera.

Gizon guziek, beraz, lege natural berdina dute, lege hau arrazoitik ateratzen delako.

Hortik dator gobernua eta morala kristautasunaren mendean ez egotea.

Obeditu beharra, beraz, ahuldu beharrean sendotu egiten du, gobernu bateri obeditzeko ez baida begiratu behar kristauak diren edo ez, lege naturalaren konformitatean agintzen duten edo ez, baizik.

Pundu hontan Santo Tomasen postura oso moderatua da ta ba diteke Aristotelen kutsua izatea.

Izan ziren bere garaiean, Erdi Aroan, pentsalari extremista asko Aita Sainduaren eskubideak defenditzen zituztenen artean, dena kristautasunaren mendean jarri nahi zutenak.

Zuzenki gizonaren gobernurako egindako legea giza-legea izenarekin ezagutu zuen.

Giza-lege hau bitan banatu zuen: ius gentiun eta ius civile izenetan.

Giza lege hau izandun gizatiarrentzat aproposa ta berezia da, izandun jakin batzuentzat egina delako.

Horregatik izandun hoien mailan eta neurrian bete behar da.

Bainan giza-lege hau ez da lege berri ta diferente bat, lege orokarraren egokiazio bat baizik.

Gizona gainontzeko izandunetatik arrazoiaren bitartez bereizten denez, arrazoiak egokituko du lege orokar hori gizonaren beharretara.